XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Salan jeneralaren gaztigua bidean

Salan jenerala ihesi joan da Parisetik Espainiarat. Ez bide zuen bere burua atherbean kausitzen Parisen.

Muga pasatu du, eta egon da zonbait egun Donostian, egin du itzuliño bat Barzelonerat, eta eskapatu da Madrillerat.

Haren ganat bildu dira Gorostarzu jenerala eta Gardy jenerala: heiek ere senditu da Frantziako polizak bilatzen zituela...

Zer kariaz utzi dute hain maite duten lurra eta atz-herrirat jo?